Odol emaile gazteei bideak errazten

TOLOSALDEA Lanbide Heziketa Institutua osatzen dugun pertsona guztiok, gizartearekin duen konpromiso morala kontuan izanik, ekitaldi xumea bezain garrantzitsua egiten jarraitzen dugu; alegia, odola ematearena.

Aldaketa klimatikoari buruzko gure ikasleen hitzaldia

Tolosaldea eskualdean, EA21 proiektuaren barruan, “Aldaketa klimatikoa” gaia lantzen ari gara aurten. Ibarran, Uzturpe ikastolan, gaiari heldu, eta astebetez hitzaldiak eta bestelako jarduerak antolatu dituzte. DBH3 eta DBH4ko ikasleei aldaketa klimatikoari buruzko formazio saio bat emateko, Tolosaldea LHIIko Instalazio Termikoak eta Fluidodunen Mantentzea goi mailako zikloko ikasleek hartu dute ardura.

Tolosako Energia Azoka

Energia Azokak hartu zuen Trianguloa pasa den larunbatean, hirugarrenez. Tolosaldea LHI Institutuko mantentze zikloko ikasleek azalpenak ematen aritu ziren herritarrei. Energia berriztagarriak, isolamenduak, bizikleta eta auto elektrikoak izan ziren protagonistak. Jarduera hau oso aukera interesgarria da gure ikasleentzat, ikasitakoa partekatzeko aukera baitute jendearekin. Gaitasun teknikoaz gain, komunikazio gaitasunak ere trebatzen dituzte. Eginez ikasten dutelako, oso…

Ikasturte hasiera

Poztekoa da lehenengo egunean horrenbeste bizikleta ikustea eskolan. Mugikortasun jasangarriaren alde 

Idazteko tresnak birziklatu!

Boligrafoak, errotulagailuak, markatzaileak, tipexak eta bestelako tresnak birziklatzeko kaxa jarri dugu konserjeritzan. Terracycle enpresari bidaltzen diogu materiala.